Feminismo burgesa eta klase izaerako feminismoa

1Gaur egun, Espainiako Gobernuak emakumeen aurka ezarritako erreformak atzera pausu bat suposatzen du emakumeen eskubideentzat. Abortuan hartutako azken erreformak eta osasunean buruturiko murrizketak atzera pausu ikaragarria suposatzen dute emakumearen ugaltzeko, sexu eta eskubide ekonomikoentzat. Osasungintzaren pribatizaziorekin batera emakumeak abortatzeko murrizketa pairatuko du, horrekin batera emakumeak bere gorputzaren gaineko eskubideak mugatuak izango ditu.

Gobernuak hartutako neurri hauen aurrean, argi izan behar dugu honelako eskubideak murriztu ala onartu ditzakeela, hortaz, neurri hauek salatu behar ditugu baina ez gara horretara soilik mugatu behar. Komunistak garen heinean, feminismo burgesa aldarrikatzen duten azterketa idealistak salatu behar ditugu ez doazelako arazoaren errora, eta matxismoarekin bukatu arren, ez badugu sistema suntsitzen iraultza sozialistaren bidez emakumeek genero eta klase zapaldu bezala sistema honen indarkeria jasaten jarraituko dute. Aski ezagunak dira, emakumearen burujabetza lortzeko misoginia erabat desagertua dagoenean, emakumearen burujabetzaz hitz egiten dutenak.

mujer copia

Behaketa idealista hauek salatu behar ditugu, matxismoaren sorburura eta berau mantentzen duen zapalkuntza sistemari buruz ez delako hitz egiten, patriarkatuaz hain zuzen ere. Feminista burges askoren borroka moldeak benetan penagarriak dira emakumearen buruaskitasuna lortze aldera: gizonaren kontrako borrokara deitzen dute (behargin klasea osatzen duten emakume eta gizonak desberdinduz eta esplotatzaileei lan zikina eginez), arazo sexuala jotzen da emakumearen zapalkuntzaren iturburu gisa (burutzen duten azterketa idealistaren ondorioa delarik, arazo sexuala arazo sozialaren, klasezko gizartearen, ondorio baino ez baita) edota beste askok emakumearen gorputz biluziak (ez edonolako gorputzak, baizik eta emakume lirain eta erakargarrien gorputz kanonikoak) erabiltzen dituzte, propaganda kapitalistaren baitako produktu saltzaileak bailira, aldarrikapenak plazaratzeko. Agidanez, erabateko gainbeheran dagoen dominazio forma ustel honek sistemaren peko eskubide demokratikoen aldarria duten taldeak (erreformistak) ezinbestean bere endekapen orokorrean kutsatzen ditu. Zentzu horretan, ez da harritzekoa erakunde sasi-iraultzaile batzuek, haien sozialismoaren herrentasunaz jabetuta, feminismoa inongo klase izaeradun errebindikazio gisara hartzea. Askapen sozialaren planteamendutik urrun daudenak, beraz, era berean, emakumearen askapenenetik ere lekutara daude. Beste era batera esanda, erreformismoa eta feminismo burgesa eskutik doaz.

Bakarrik sozialismoan emango dira emakumea burujabetza lortzeko baldintza materialak. Horren ondorioz, ez badugu bukatzen jabetza pribatuarekin, zapalkuntza sistema patriarkalaren euskarria dena, ez dugu inoiz bukatuko emakumeak pairatzen duen zapalketa sistema honekin.

Edonola ere, emakumearen auzia ez da kapitalismoak eta gizarte burgesak eragindako zapalkuntza bat besterik. Emakumearen askapena ezin ulertu daiteke behargin klase osoaren askapenik gabe; alegia, kapitalismoaren eta gizarte zaharraren suntsiketak eta sozialismoaren eta gizarte berriaren eraikuntzak akabatuko du emakumearen zapalkuntza.

Hortaz, emakume langilearen papera ez da errebindikazio partzial edota idealistetan murgiltzea, baizik eta bere klase bereko gizonen alboan antolatzea eta iraultza sozialista prestatzea. Izan ere, gizon proletarioek erabateko babes eta elkartasuna zor diote emakume langileari bere askapenerako bide malkartsuan, baina berak izan behar du borroka honen gidari eta garatzaile, prozesu iraultzailearen barruan emakumea lotzen duten kateak apurtuz eta patriarkatua historiara murriztuz. Gizarte zaharra suntsitzea helburu dugun burkideok beharrezko dugu gure baitako jarrera matxistak topatzea eta ezabatzea, ez baikaude, nahiz eta ahalegindu, alienazio burges eta patriarkalaz salbu. Betiere, ezinbestekoa da langileriaren askapenerako borroka eta emakumearen buruaskitasunaren aldeko borroka banaezinak direla oinarri hartzea.

Feminismo burgesak iraindu egiten ditu emakume langileak proletalgoaren diktaduraren pean eskuratu beharreko benetako askatasun eta eskubide oro. Hortaz, emakume beharginaren papera feminismo burgesa borrokatzea da (beharginen osotasunaren papera erreformismoa borrokatzea den bezalaxe), eta honi aurrerakoiaren plantak ematen dizkion mozorroa kentzea, denaren muina ezagutaraziz: emakume langilearen zapalkuntza iraunaraztera bideratutako mugimendu burges eta erreformista dela argitara emanez.

Deja un comentario