MAIATZAREN LEHENA 2014

maiatzak1 - WEB

En castellano

Urtero bezala, langilearen egunaren ospakizuna izango da maiatzaren 1ean. Historikoki aldarrikatze eguna izan den arren, folklore eta zirku soila baino ez da egun.

Historian zehar, langileen eskubideak defendatzeko eguna izan da, kapitalismoaren aurkakoa. Oinarrizko zenbait aldarrikapen plazaratu ziren maiatzaren lehenaren ondorioz, langileriaren odol isuriaren bitartez burgesia onartzera behartuz. 8 orduko lan jarduna da horren erakusgarririk nabariena, eta berez, egun honek klase borrokan hil ziren beharginak gogoraraztea zuen jatorrizko helburu nagusi. Gerora, maiatzaren lehena proletalgoaren borrokaren isla izan ez ezik, herri klaseen eskubideen alde egiteko ere erabilia izan da. Hots, 1947an Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi iraultzaile eta demokrata-burgesek (Erbesteko Eusko Jaurlaritza barne) espainiar faxismoaren tiraniaren aurka greba orokorrera deitu zuten, nahiz eta batzuen interesak behargin klasearen beharretik lekutara egon.

Egun, maiatzaren lehena estatu burgesak erabat asimilatutako mobilizazio baketsua da. Burgesiaren menetara dauden sindikatu horiek (behargin aristokraziak gidatutakoak), monopolizatutako martxa honek, alienazio helburu nabariak ditu. Esplotazioa betikotzea helburu duten sindikatu horiek, estatuaren gainegituraren parte bat osatzen dute, langileriaren borroka desbideratzeko  tresna hutsa. Tartean, iraultza sozialista prestatzen duten beharginak erabat iraindu, mesprezatu eta lan parapoliziala eginez salatu ere egiten gaituzte, euren betebeharra zein den argi eta garbi azaleratuz.

Ildo beretik jarraiki, aipatu beharrekoa da euskal herri langileak eta, oro har, Europako herri langileak pairatzen duen egoera makurra: esplotazio basatia, langabezia, etxe-kaleratzeak, mirabetasuna… Eta horren aurrean, esperantzara deitzen dute sistemaren zuritzaileek, krisiaren konponketa gertu dugula esanez. Gezurretan aritzeaz gain, kapitalismoaren konponketa aldarrikatzen dute, sistemaren berrasmakuntza. Testuinguru hori justifikatu nahian inperialismoarentzat gure boza eskatzen digute; gusturago esplotatu gaitzaten, herrialdeak inbaditu ditzaten tokian tokiko beharginak akatuz… Langileriak bere duintasunari eusteko, beharrezkoa du inongo legitimaziorik ez ematea itolarrian jarri gaituen inperialismoari, beraz abstentzioa da gure aldarria Europa genozidaren aurrean.

Ondorioz, maiatzaren lehena ezin dugu legaltasun burgesaren menpe utzi, baizik eta klase borrokaren sua suspertuz, estatu burgesak suntsitzera bideratu behar dugu langileok gure borroka. Horretarako, antolakuntza iraultzailea ezinbestekoa da, eta euskal langileria bere buruaskitasunera gidatuko duen alderdi komunista beharrezkoa dugu, miseria gorriko sistema ustel hau historiaren parte izatera bideratu aldera.

INDARRAK METATU, BORROKA GOGORTU, KLASE BORROKA SOZIALISMORANTZ BIDERATU

TOMEMOS EL CIELO POR ASALTO

ANTOLATU ETA BORROKATU

***********************************

Como todos los años, el 1 de mayo será la celebración del día del trabajador. A pesar de que históricamente haya sido un día de reivindicación.

Durante la Historia, ha sido un día con el objetivo de defender los derechos de los trabajadores, en contra del capitalismo. Como consecuencia del primero de mayo, se lograron algunas reivindicaciones mediante el derramamiento de sangre de la clase obrera, obligando a la burguesía las aceptara. La jornada laboral de 8 horas es el exponente más claro, y en sí, este día tenía su máxima meta en recordar a los obreros muertos en la lucha de clases. Después de aquéllo, el primero de mayo no sólo no es el reflejo de la lucha del proletariado, sino que también se ha usado para luchar por los derechos del pueblo trabajador. Es decir, en 1947 en Bizkaia y en Gipuzkoa los partidos revolucionarios y demócrata-burgueses (inclusive el Gobierno Vasco en el exilio) llamaron a la huelga general en contra de la tiranía fascista española, aunque los intereses de algunos fuesen ajenos a las necesidades de la clase trabajadora.

Hoy día, el primero de mayo es una movilización pacífica totalmente asimilada por el estado burgués. Esta marcha monopolizada por los sindicatos amarillos que están bajo el poder de la burguesía (guiados por la aristocracia obrera), tienen claros objetivos alienantes. Los sindicatos amarillos cuyo objetivo es eternizar la explotación forman parte de la superestructura, siendo una simple herramienta para desviar la lucha obrera. Mientras tanto, insultan, desprecian e incluso denuncian llevando a cabo una labor parapolicial, a los obreros que preparamos la revolución socialista, dejando alto y claro cuál es su cometido.

Del mismo modo, cabe mencionar la lamentable situación que vive la clase trabajadora vasca y la clase trabajadora europea en general: explotación salvaje, paro, desahucios, esclavitud… Y con este panorama hablan de esperanza y de solución de la crisis los que le hacen el juego al sistema. Además de mentir, predican con la reparación del capitalismo, con reinventar el sistema. Y para justificar ese contexto nos piden el voto para el imperialismo; para que nos exploten más cómodamente, para que invadan todos los pueblos acabando con todos los obreros y obreras… Es necesario mantener la dignidad de la clase trabajadora deslegitimando en todo momento el imperialismo que nos ahoga, por lo tanto, la abstención debe ser nuestra opción frente a la Europa genocida.

Por consiguiente, no podemos dejar el primero de mayo bajo la legalidad de la burguesía, hay que avivar la lucha de clases, nuestra lucha debe ir dirigida hacia la destrucción del Estado burgués. Para ello, es imprescindible la organización revolucionaria, un partido comunista que guíe hacia la emancipación de la clase obrera vasca, dando fin a este sistema caduco que nos empuja a la miseria.

INDARRAK METATU, BORROKA GOGORTU, KLASE BORROKA SOZIALISMORANTZ BIDERATU

TOMEMOS EL CIELO POR ASALTO. ANTOLATU ETA BORROKATU.

Deja un comentario