ABSTENTZIO ERAGINKOR ETA KONTZIENTEAREN ALDE EUROPAR HAUTESKUNDEEN AURREAN

http://plataformaabstencionactiva.blogspot.com.es/

europa-euskGutxika iristen ari da distirarik gabeko Botereak, Botere zaharrak, oligarkia finantzariaren, elite ekonomikoen, inperialismo harrapariaren eta interes monopolisten botereak, klase zapaltzailerentzat garaipen eguna eta behargin-klasearentzat eta geruza herrikoientzat galera eta frustrazio eguna bihurtzeko joera duen ekitaldiaren oihartzuna deitzen duen data.

Behargin-klasearen egungo egoera ez da inola ere oso argitsua, baina egia ere bada  hauteskunde-zirkuak urtetik urtera ezinikusi eta atsekabe gehiago sortzen duela. Burgesia europarrak lasterka erreakzionatzea eragiten duen jarrera da hau, abstentzio arrisku handi batek sistemaren legitimazioan dudarik gabe eragina baitu, hautestontzietan irudikatuz klase txiroenak pairatzen ari diren sekulako aspertzea, esplotazio- eta murrizketa-politika jarraituen ondorioz.

Instituzio burgesen aurpegia garbitzeko eta beren funsgabeko izaera demokratikoarekin liluratzeko, Estatu burgesak berak alderdi politiko, mugimendu, antolakunde eta bestelako egitura berrien sorkuntza suspertzen du, kokapen aberkoi eta bakegileekin behargin-klasea eta herriaren nahigabe maila altua engainatzeko asmoz. Espainiar Estatuan, badira hainbat alderdi ezkertiar edo aurrerakoiak egungo panorama politikoan krisi ekonomikoak sortzen duen etsipena biltzera deituak. Protagonismo osoa hedabide pribatuetan eskuratu ondoren, beren egiteko nagusia behargin-klaseari eta geruza herrikoiei boto-eskukada ateratzea da, burgesiaren interesen alde zuzenean edo zeharka emateko.

Inperialismoa orokorrean eta europarra bereziki, krisi goren eta bortitz batean dago murgilduta, irtenbiderik aurkitzen ez duen krisi ekonomiko baten bidez agerraraziz eta urtetik urtera esplotazio eta miseria olatu handiagoa bultzatzen duena; beti berdinak, langileak, kaltetzen dituen zurrunbiloa. Krisi ekonomikoak ezinbestean denez, krisi politiko nabarmena ekarri du, klase politiko burgesa salatua, seinalatua eta gaztigatua izaten ari da; horregatik garrantzitsua da atsekabe hau guztia logika burgesaren erabateko gaitzespenean amaitzea, abstentzio eraginkor eta kontzientearen bitartez hauteskunde burgesen aurrean.

Ez dago behargin aukerarik hauteskunde hauetarako, inperialismo europarrak ez du behargin-mugimenduaren garapena baimentzen, ez gara ezkertiarrak, ez gaude hauteskundeen aurka berez, behargin-klasearen benetako Alderdi batek parlamentuan eta hauteskundeetan parte hartu behar duenaren uste osoa dugu, guztiz boikotatuz boterearen eskuratzea berehalakoa den unean. Baina hauteskunde hauetan eta bereziki Estatuan ez dago baldintza horiek betetzen dituen Alderdirik, inperialismo europarraren legitimatzaile diren hauteskunde hauetan behargin aukera bakarra abstentzio eraginkorra izanik.

Krisi iraultzaile unibertsaleko memento hauetan, egiteko funtsezkoenak proletalgoa iraultzarako prestatzean eta heztean lan egitearenak dira, erabat eta zeharo arbuiatuz antolakunde iraultzaileak lan parlamentariaren atal eta honen zerbitzura ipinitako elementuan bihurtzea.

Herriaren nahigabe osoa, behargin-amorru hori guztia ezin da alferrikako bozka batekin lasaitu, sasiko hautestontzi batzuekin, burgesiaren asmoak eta langileriaren etorkizun nekeza ezertan aldatuko ez duen ekintza batekin. Krisi honetatik irteteko bidea ez dator boto-txartela oportunistaren eskutik, krisiaren gainditzea kapitalismoaren gainditze berari dagokio, bere suntsipenari eta harreman ekonomikoen eraldaketa sakonari.

Europar hauteskundeen aurrean abstentzio eraginkor eta kontzientea, herriaren atsekabearen aurrean propaganda komunista zabaldu eta antolakuntza iraultzailea indartu.

Deja un comentario