COPEL eta preso sozialen auziaz

Numero 11.inddDuela 38 urte, 1977ko uztailaren 18an, Carabanchel-eko preso sozialak kartzelako teilatuetara igo ziren, COPEL-en (Coordinadora de Presos en Lucha) gidaritzapean, beraientzako ere amnistia edo indultua eskatzen, izan ere, lege eta sistema injustu baten biktima izateagatik kartzelan zeudela kontsideratzen zuten. Preso politikoak frankismoaren aurka (batzuk sistema demokratiko-burges baten alde, beste batzuk sozialismoarengatik…) borrokatzeagatik kartzelan zeuden moduan, beraiek frankismoaren biktimak ziren, eta frankismoa atzean utzi nahi bazen beraiek ere askatuak izan behar zuten. Hau izan zen COPEL-en, iraun zuen denbora urrian, oinarrizko aldarrikapena. Horrekin batera, «egun existitzen den kartzela-legediaren abolizioa gizatiar baten ordez, goi-burgesia eta oligarkiaren zerbitzupean dagoen legedi penalaren erreforma sakona […]» ere eskatzen zuten, besteak beste. «Etorkizuneko gizarte sozialista justuago batean itxitako presondegiak desagertzen joateko oinarrizko printzipioak» zirenak.

Preso sozialek preso politikoekin izandako harremana oso garrantzitsua izan zen, horrek eragin baitzuen, orduan zeuden borroka eta mobilizazio guztiekin batera, preso sozialen kontzientzia hartzea hein handi batean. Horrela, aurreko urteetan emandako presoen borroka espontaneo eta inkontzienteak, maila gorago batera heldu ziren –edo hori lortzeko ahalegina egin zuen behintzat COPEL-ek-, izan ere, COPEL-en hitzetan «soilik borroka antolatu eta kontziente batek amaituko du gaur egun jasaten dugun zapalkuntza faxistarekin». Zoritxarrez, borroka antolatu eta kontziente hau ez zuten guztiz gauzatzea lortu eta 1978tik aurrera, errepresioa, drogen sarrera masiboa, elkartasuna apurtzeko zigor eta sariak eta beste zenbait faktorek COPEL-en eta honekin batera nolabaiteko borroka antolatu eta kontzientearen gainbehera eragin baitzuen.

Hala ere, preso sozialen mugimenduak iraun zuen denboran argi izan zuten presoen aldeko borroka Herri Langile osoaren borroka zela eta horregatik «beharrezko da iritzi publikoak, propaganda burges erreakzionarioak sartutako kriminal, bihozgabeen irudia aldatzea»; horregatik, delinkuente huts kontsideratzeari uko egiten zioten, bere bizieraren jatorria kontuan ez hartzeagatik. Izan ere, sistema kapitalistan, produkzio-bideen jabetza pribatua oinarri izatean, interes pribatuak –indibidualak- interes kolektiboen gainetik daude, indibidualismoa sustatuz, horrela ondorio logikoa da marginatutakoek bere egoeraren errudun den kausen aurka egin beharrean, nor bere bidea egiten saiatzea, lapur eta delinkuentzia izanik beraientzako irtenbide bakarra; gainera, 80ko hamarkadan drogen “agerpen” masiboarekin batera egoera hau areagotu egin zen, laguntza ezaren aurrean beharrezko dosia jasotzeko edozer eginik; beste alde batetik, kontsumismoak sortutako “beharrak” langabezia eta miseriarekin nahastean, “behar” horiek asetzeko errekurtso faltaren ondorioz delinkuentzia indartzen dute. Besteak beste, guzti honen ondorioz kartzelak klase baxuenetako gizon eta emakumez beterik.

Beraz, funtsezkoa da, menperatze burgesaren aurka borrokatzen dugunok, menperatze burgesaren, hau da, kapitalismoaren biktimen alde borrokatzea, beraien askapena aldarrikatuz, eta horrelako jokabideak eta horren “aurkako” zigorrak desagertarazteko beraien oinarri materiala den kapitalismoa suntsitzeko proklama zabalduz lau haizetara, bereziki preso eta marginatu sozialen artean.

 

POEMA POPULAR CARCELARIO

No somos ladrones por naturaleza
no somos delincuentes por haber nacido de mala entraña.
Somos producto de una sociedad
que nos ha negado un ambiente social y armonioso,
que nos ha negado el estudio y el trabajo.

Desde pequeños hemos conocido el hambre y los palos
y también desde entonces hemos olvidado,
si es que alguien, alguna vez, nos lo enseñó con amor
qué es lo que está bien y qué es lo que está mal.

Habíamos aprendido que existen grandes coches,
buena comida, salas de fiesta –para otros-
Débiles, nos habíamos dejado ganar
por el egoísmo personal
y por la vía más fácil para satisfacernos.

Pero la cárcel por un lado
y la lucha del pueblo por la libertad, por otro,
nos ha enseñado grandes cosas.

Tampoco nosotros queremos que se nos maltrate
que se nos aísle del pueblo
ni que se nos condene a penas monstruosas.
También nosotros queremos una vida digna
una posibilidad de ser considerados seres humanos.

Pero para ello es preciso que no se nos margine
es preciso que se nos ayude
y sobre todo que desaparezcan
las causas sociales que generan la delincuencia,
que la fomentan y después la castigan…

Anónimo
(Garai horretan, Carabanchel-eko espetxe-psikiatrikoan hilabete ugari zeraman preso bati ahoz jasoa, buruhiltze saiakera ugari izan zuena)

copel3

Deja un comentario