A20ko hauteskunde-fartsaren aurrean: burgesiari BOIKOTA

Badatoz berriro ere hauteskundeak eta frakzio eta klase-sozial guztiak, behargin-klasea izan ezik, kapitalismoan duten egoera hobetzeko lehiatzen ari dira; lehia horretan funtsezkoa izanik bakoitzaren klase-interesak gizartearen interes gisa azaltzea, langile masa handien babesa (boz bezala) eskurtazeko aldera. Hortaz, hauteskunde hauetan lor daitekeen gauza bakarra beste klase-sozial arrotzekiko proletalgoak duen menpekotasun politikoa are gehiago sendotzea da. Horregatik, abenduaren 20an boikota izango da jarrera iraultzaile bakarra.

Hala ere, horrek ez du esan nahi edozein boikot deialdiak iraultzailea izan behar duenik nahi eta nahi ez, hau da: boikota proletalgoaren indepentziarako eta, hortaz, jarrera iraultzailea izateko beharrezko baldintza bada ere, ez da nahikoa. Argi baitago boikotak berak bakarrik ez duela independentzia politikoa eskuratuko eta hori lortzeko modu bakar bat dagoela: Alderdi Komunistaren berreratzea.

elecciones eusk2

Kartelaeusk

Deja un comentario