Kimetz Erakundeak larunbateko manifestazioarekin bat egiten du

logo-perfil

Larunbat honetan, apirilak 9, Gasteizen batzeko deia luzatzen dugu. “Feministok Prest! 11 eraso 12 erantzun” lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako manifestazio nazionala burutuko da. Egun horretan feminismoa lantzen dugun eragile eta pertsona ezberdinak bilduko gara, afera askotan interes eta estrategia kontrajarriak ditugunak ere. Klase eta kontzientzia ezberdintasun bateraezin horrek ez du oztopatuko zilegia den autodefentsa feminista aldarrikatzea.

Proletargo burujabea garelakoan, egunero lantzen dugun genero zapalkuntzaren aurkako borrokaren ildoa jarraituz, ezin diogu deialdi honi uko egin. Argi dago zein den gure bidai-orria zein estrategia, komunismoaren birsorpen ideologikoa, eta horren ezinbesteko alderdia patriarkatuaren kontrako borroka da. Klase eta genero zapalkuntzak modu bereizietan jorratzearen joerarekin apurtu behar dugu, biak errotik deuseztatzeko bidea abiatu dezagun.

Horregatik guztiagatik, feminista proletarioak kapitalismoa eta patriarkatuaren aurkako borrokarako prest!

Deja un comentario