Alderdi komunista

Abajo en castellano

LENIN“borroka talde bat sortzeko egitea eta agitazio politikoa eragitea derrigorrezkoa da baldintza “gris eta baketsuetan” ere, “iraultzaren espirituaren gainbehera” ematen den edozein garaitan. Eta are gehiago: hain zuzen ere, horrelako uneetan behar dugu inoiz baino gehiago aipaturiko lana. Izan ere, egoera lehertutakoan berandu da organizazio bat sortzeko. Bere eginkizuna berehala betetzeko prest egon behar du.” Lenin

Logikoa ematen da pentsatzea, auzo-lagun talde batek auzo-elkarte bat osatzen duen bezala, komunista talde batek ere, Alderdi Komunista baten barruan antolatzeko betebeharra duela. Enuntziatu honek, gehiegi konplikatu gabe, hain sinple eta zentzukoa dirudien arren, antza denez ez dago horren argi.

Langilegoaren egituraketa beharra ez ulertzea proletalgoari bestelako klase-sozialenak diren interesen alde lan egiten uztea da. Alderdi Komunista bat da gure klasea antolatzeko eta gure koadro komunistak sortzeko dugun lanabesa. Iraultzaren maila nagusia da. Erraza da diskurtso ezkertiarra erabiltzea lan praktikoa zehatza ekiditeko, modu honetan, masa soziala iraultzaren alde geureganatu beharra ahaztuz. Hau, fraseologia aurrerakoi, ezkertiar edo ultra-ezkertiar batekin mozorrotzen ahalegindu arren ere, errealitatea den bezalakoa da. Alderdia existitzen da sortzen duelako, proletalgoaren, sozialismoaren eta komunismoaren interesen aldeko borroka eramaten du. Komunistak antolatzaileak dira. Batez ere, langileagoaren kideekin osatzen dute Alderdia, eta kide hauek masak antolatu eta lanabes-ideologikoz hornitzen dute, praktikaren bidez borrokaren beharra uler dezan.

Harresia erori ondoren, desorientazioa gure interesen aurkako teorien agerpena erraztu du, baina jada ez gaude 1991n. Iraultzaile talde berri bat historian paper propioa eskatzen ari da. Borroka taldeak egunero ari dira indartzen. Intelektualek ez bezala, ez dugu uste gure ideologia kapitalismoaren kritika on bat baino ez dela. Zertarako balio dute gure analisiek ez bagara gai hauek praktikan jartzeko? Ekimen errealak mahai-gaineratzea, plangintza zehatzak, kontsigna zehatzak, analisi jakinak egitea, soluzio zehatzak aportatzea, hori da gure betebeharra. Gaur egun, une honetan Euskal Herriko Alderdi komunista bat sortzea da irtenbide zehatz eta erreala. Beste guztia, gainontzekoa, lana beste batzuei edo beste une baterako uztea da. Eta hori ez da Iraultzaren aldeko interesak defendatzea.

Alderdiaren aurka lan egiten dutenek lotsatu beharko lukete. Une honetan hau planteatzea sozialista itxurak egiten dituzten bitartean inmorala da. Komunista batek ez du sekula beste talde edo erakunde batentzat soilik lan egin behar. Alderdian lan egitea dugu masak lan-taldeetan antolatzeko, baina gure independentzia mantenduko dugu gure interesen alde bakar bakarrik egiten dugulako lan. Ez dugu gainontzeko klaseen alde lan egiten. Beste egitura batzuen parte edo laguntzaile izan gaitezke bere garaian Fronte Popularrarekin egin genuen bezala Estatu Espainolaren kasuan edota Nazio Askapenerako Mugimenduaren kasuan, deskolonizazio garaian mundu erdian gertatu zen bezala. Hala ere, ez dugu inoiz gure klase independentzia galdu behar, gure izaera. Prozesu hau hasteko une egokia ez aurkitzea borondate ezari egotzi behar zaio.

Zerbait sortzea ez da zirkunstantzien araberakoa, baizik eta gure politika beste klaseen aurkako borrokan integratzeko borondatearen araberakoa. Ez dago momentu egokirik, hau borrokarako proiektua da eta, ez dago esan beharrik kapitalismoaren sarepean gaudelarik, horretarako aukerarik ez zaigu faltako. Murgilduta gauden egoeran, gure gizartearen oinarriak arriskuan jartzen duen krisi baten erdian eta langabezi tasa beldurgarri baten zama pairatuz, Alderdia ez sortzearen aldeko iritzikoak barregarri agertzen dira. Ba ote dago hau baino momentu egokiagorik? Leninen esanetan: “Hurrengo urratsa eman behar dugu: herri maila guztiak iratzarri behar ditugu, kontzientziazio maila minimo bat eduki dezatela, salaketa politikoarekiko grina. Ez gaitzala izutu, politikoki salatzen duten ahotsak, orain, hain arraro eta lotsatiak izatea.”

Praktika iraultzailea garatzeak hiru gauza inplikatzen ditu: klase borroka bultzatu eta zuzentzea, herri kontzientzia politikoa garatzea eta Alderdiaren abangoardia antolatzea, Alderdiaren zuzendaritzapean leudeken organizazio zabaletan masak berrantolatzen ditugun bitartean.

Abangoardia organizazio interklasistei uztea gure helburua ahaztea da. Barrutik bakarrik lan egitea “entrismo troskista” da, gure burujabetasuna ahazten gabiltzalako. Borrokaren kontzientziazioaren eta antolaketaren arteko oreka beharrezkoa da. Praktika da abiapuntua eta Alderdiaren ekintzen oinarria. Gure beharrizanak ahaztuz bestelako estruktura batzuetan lan egitea atzerapauso bat da, gure buruaz beste egitea. Leninek ohartarazi gintuen: “Hitza ere ekintza bat da, egia hau ukaezina da masen akzio politiko deklaratua falta zen garai historikoetara aplikatzen badugu. Dena den, guzti hau ezin daiteke artifizialki sortu. Iraultzaileengan koherentea dena, akzio politikoa dagoen neurrian bakarrik uler eta gauza daiteke, transparentzia osoz eta klase eta masei iruzurrik egin gabe… hau gauzatu denean, …beste batzuetan bezalaxe “hitzarekin” konformatzea, akzioari bidea emango dion kontsigna formulatu gabe, teoria hil eta antzu bat proposatzea da.” Eta honetarako jaunak, Alderdi Komunista izeneko lanabes bat beharrezkoa da. Hitzekin konformatzea eta akziora pasatzeko interes gutxi erakustea ideologia burges-txikiaren bereizgarria da. Komunistok munduaren gure ikusmoldea itxuraldatzen dugu presente dauden errealitateak aztertuz eta oinarri honen gainean, proposamen iraultzaileak eta hartu beharreko neurriak barne hartzen dituen linea politiko bat formulatuz. Nola ezarriko diogu linea politiko bat gure errealitateari Alderdirik gabe?

Alderdia ez da une egokiari itxaroten sortuko, gure koadroak borrokan gogortuz baizik. Ahots propioarekin parte hartu behar dugu borroketan. Euskal Herrian edo hego Afrikan, kapitalismoa presente dagoen edonon.

 ************************************

La necesidad del partido comunista

el trabajar para que se cree una organización de combate y se lleve a cabo una agitación política es obligatorio en cualesquiera circunstancias “grises y pacíficas”, en cualquier período de “decaimiento del espíritu revolucionario”. Y más aún: precisamente en tales circunstancias y en tales periodos es especialmente necesario el trabajo indicado, porque en los momentos de explosiones y estallidos es ya tarde para crear una organización; la organización tiene que estar preparada, para desarrollar inmediatamente su actividad.”Lenin

Parece lógico pensar que, de la misma forma que un grupo de vecinos que se quieren organizar son una Asociación de Vecinos, un grupo de comunistas que se quiere organizar tiene el deber de organizarse en un Partido Comunista. Este enunciado, que libre de piruetas ideológicas parece tan sencillo, tan de sentido común, aparentemente no está claro.

No entender la necesidad de la creación de las estructuras de la clase obrera es dejar al Proletariado luchar bajo la bandera de otras clases sociales con intereses distintos a los nuestros. Un Partido Comunista es una herramienta de la que disponemos para organizar nuestra clase, para crear cuadros comunistas. Es el Estado Mayor de la Revolución. Es fácil utilizar frases con un lenguaje “de izquierdas” para no realizar un trabajo práctico, concreto, olvidando de esta manera la necesidad de ganarse a las masas para la Revolución. Por mucho que se camufle esto con una fraseología progresista, izquierdista o ultraizquierdista la realidad es la que es. El Partido existe porque crea, porque hace cosas encaminadas hacia un horizonte concreto, que son los intereses últimos del Proletariado, el Socialismo y el Comunismo. Los comunistas son organizadores. Crean un Partido compuesto principalmente por miembros de la Clase Obrera, que organizan al Pueblo y le dotan de herramientas ideológicas para que, mediante la práctica, sean capaces de comprender la necesidad de la lucha. Así es como conseguimos que sean las masas el sujeto de transformación social, no usurpando este lugar.

Tras la caída del muro, la desorientación ha permitido aparecer teorías contrarias a nuestros intereses, pero ya no estamos en 1991. Una nueva hornada de Revolucionarios reclama su papel en la historia. Las organizaciones de combate se fortalecen día a día. No creemos, como los intelectuales, que nuestra ideología sea únicamente una buena crítica del capitalismo. ¿Para qué sirven los análisis si no somos capaces de llevarlos a la práctica? Plantear iniciativas reales, planes concretos, consignas precisas, hacer un análisis concreto para aportar una solución concreta, esa es nuestra labor. En este momento, la solución concreta y real es trabajar por la creación del Partido Comunista en Euskal Herria. Todo lo demás es dejar el trabajo a otra gente o para otro momento. Y eso no es defender los intereses de la Revolución.

Deberían avergonzarse quienes trabajan contra la creación del Partido. Es inmoral plantear en estos momentos eso a la par que se visten de un ropaje Socialista. Nunca un comunista puede trabajar tan solo dentro de otra organización. Trabajamos en el Partido, en las organizaciones de masas, pero mantenemos nuestra independencia porque nosotros solo rendimos cuentas a nuestros intereses. NO trabajamos para otras clases. Podemos colaborar o formar parte de otras estructuras, como lo fue en su momento el Frente Popular, en el caso del Estado Español, o Movimientos de Liberación Nacional, como ha pasado por medio mundo en la época de la descolonización, pero jamás hemos de perder nuestra independencia de clase, nuestra identidad. No encontrar el momento preciso para iniciar este proceso es falta de voluntad.

Parir una criatura no depende de una circunstancia sino de la voluntad de integrar nuestra política en la lucha con la de las demás clases. No existe un momento bueno, este es un proyecto para la lucha y, evidentemente, bajo el Capitalismo, de eso no nos va a faltar. En la situación en la que nos encontramos, con una crisis colosal que amenaza los cimientos de nuestra sociedad, con un índice de paro monstruoso, el argumento de si este momento es el adecuado o no, queda en el ridículo al optar por el no. ¿Acaso puede haber un momento mejor que este? En palabras de Lenin: “Debemos darle el paso siguiente: despertar en todas las capas del pueblo, que tengan un mínimo de conciencia, la pasión por las denuncias políticas. No debe asustarnos el hecho de que las voces que denuncian políticamente serán ahora tan débiles, raras y tímidas.”

Desarrollar una práctica revolucionaria implica tres cosas: Impulsar y dirigir la lucha de clases, desarrollar la conciencia política de las masas y organizar la vanguardia en el Partido al mismo tiempo que reagrupamos a las masas en organizaciones amplias bajo la dirección del Partido.

Dejar la vanguardia en organizaciones interclasistas es olvidar nuestro objetivo. Trabajar solo desde dentro es entrismo trotskista porque olvidamos nuestra independencia de clase. Es preciso un equilibrio entre lucha, conciencia y organización. La práctica es el punto de partida y el centro de la actividad del Partido. Trabajar en otras estructuras olvidando nuestras necesidades es reaccionario, es un paso atrás. Un salto al vacío. Ya lo advirtió Lenin: “…la palabra, también, es un acto; esta verdad es incontestable, aplicada a las épocas históricas durante las cuales la acción política declarada de las masas faltaba; no obstante, esto no puede suscitarse artificialmente. Lo coherente en los revolucionarios solo se comprende y se hace realidad durante la acción política, a plena luz del día y de cara a las clases y las masas…cuando se ha convertido en hecho,…conformarse como otras veces con la “palabra” sin formular la consigna del paso a la acción es verter teoría muerta y estéril” Y para esto, señores, hace falta un instrumento que se llama Partido Comunista. Conformarse con las palabras comunistas y tener poco interés para pasar a la acción es característico de la ideología pequeño burguesa. Los comunistas transformamos nuestra concepción del mundo estudiando las realidades presentes y formulando sobre esta base una línea política con medidas y propuestas revolucionarias concretas. ¿Cómo se pretende aportar una línea a nuestra realidad sin un partido?

El Partido no se crea esperando el momento adecuado, sino fogueando a nuestros cuadros en la lucha. En las luchas en las que hemos de participar con voz propia. En Euskal Herria o en Sudáfrica. Allí donde exista el Capitalismo.

Deja un comentario